Politika -
Kontrol saioa
Patxi Lopez: 'Aro berria egiazko kontakizunean oinarritu behar da'
Gainera, lehendakariak esan du ez duela hutsik egingo alderdien arteko foroak edo elkarrizketak sustatzen, Euskadiren etorkizunari buruz hitz egiteko.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, ETAk, behin betiko, "jarduera armatua" iragarri eta ondorengo "aro berria" biktimen aitortzan, gertatutakoaren "egiazko kontakizunean" eta terrorismoaren "ondorioen" gaineko lanari ekiteko beharrean oinarritu behar da.
Hori izan da Patxi Lopezek Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan Joseba Egibar EAJren legebiltzarreko bozeramaileari emandako erantzuna. Egibarrek galdetu dio zeintzuk izango diren ETAren iragarpenaren ondoren Jaurlaritzak hartuko dituen neurriak.
Jeltzalearen arabera, Euskadin "gatazka politikoa ez da bukatu" bandak erabakia hartuta, eta, hori dela eta, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariek egin zuten bezala, "gatazka politikoaren konponbidea bilatzen saiatzeko" eskatu dio.
Mahairik ez, Legebiltzarretik at
Patxi Lopez lehendakariak esan du ez duela hutsik egingo alderdien arteko foroak edo elkarrizketak sustatzen Euskadiren etorkizunari buruz hitz egiteko, eta nabarmendu du erabakiak Eusko Legebiltzarrean hartu behar direla.
Juanjo Agirrezalabak, lehendakariari alderdien mahaia arbuiatzen entzun ostean, salatu du Eusko Legebiltzarra "gaitasunik gabe" dagoela ezker abertzalea ez dagoelako bertan. Agirrezabalak esan duenez, Euskadin gatazka politikoa dagoela ezeztatzeak "ez dauka ez hanka ez bururik".