Politika -
2009ko maiatzetik
Eusko Jaurkaritzak ETAren aldeko ia 8.000 kartel kendu ditu kaleetatik
"Intoleranteei esparru publiko guztiak kentzea lortu dugu dagoeneko", esan du Rodolfo Ares sailburuak.
Erredakzioa
2009. urteko maiatzetik kaleetan ETAren aldeko 7.806 kartel, pintada eta bestelakoak erretiratu dituztela iragarri du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak.
Aresek hori erantzun dio Eusko Lehebiltzarreko kontrol saioan Mari Mar Blanco PPko parlamentarioak egindako galderari. Miguel Angel Blanco ETAk hildako zinegotziaren arrebak "etakideen kale-izendegiarekin" amaitu ez izana leporatu dio Jaurlaritzari.
Blancok adierazi duenez, oraindik terroristak goratzen dituzten udalerriak daude, eta "harrigarria" da ETAko biktimak erakundei eskean ibili beharra "omenaldi" horiekin behin betiko amaitzeko. Aresi ekintza gehiago eskatu dizkio, eta ez hitz eta borondate ona bakarrik.
Sailburuak Blancoren akusazioak ukatu ditu, bidegabezkoak direla esanda. "Intoleranteei esparru publiko guztiak kentzea lortu dugu dagoeneko" esan du Aresek.