Politika -
Bonbardaketak Katalunian
'Putaseme' deitu dio Gregorio Peces-Barbari Joan Tardak (ERC)
Espainiak "kataluniarrei alde egiten utzi eta portugaldarrak hartu izan balitu, hobe izango litzateke", adierazi zuen Gregorio Peces-Barba abokatuak ostegunean.
Erredakzioa
Joan Tarda ERCko hautagaiak "putakume" deitu dio gaur Gregorio Peces-Barba abokatuari. Peces-Barba Bartzelonak pairatutako bonbardaketei buruz ironiaz mintzatu da. Geroxeago, "abokatuaren ama iraindu nahi ez" zuela azaldu du Tardak.
Espainiak "kataluniarrei alde egiten utzi eta portugaldarrak hartu izan balitu, hobe izango litzateke", adierazi zuen Peces-Barba Espainiako Konstituzioaren aitak ostegunean.
Espainiako batasunaren inguruan ezkorra ez zela esan zuen Peces-Barbak: "Beste garai batzuetan baino baldintza hobeagotan gaude. Ez dakit Bartzelona zenbat aldiz bonbardatu behar izan zuten. (…) Oraingoan Bartzelona bonbardatu gabe konponduko dela uste dut".
Zuzena
Iraganean hitz gogorrak esan ditu Tardak eta beste polemiketako protagonista izan da. Hizkera zuzena eta mingarria erabili ohi du ERCko ordezkariak eta Peces-Barbari goizean erantzun dio Twitter sare sozialaean.
Sare sozialean Tardak adierazi duenez, "Peces-Barbak Bartzelonako bonbardaketei buruz esandakoa gaiztakeria da, eta biktimen izenean, abokatua putaseme bat da".