Politika -

Gasteizen

Patxi Lopez: 'Hodei beltza joan da, baina lan zaila daukagu aurretik'

Lehendakaria Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluarekin bilduko da datorren astean, ETAren iragarpenaren ondoren hasitako bilera sortaren barruan.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: Efe.
Patxi Lopez: 'Hodei beltza joan da, baina lan zaila daukagu aurretik' (gazteleraz)

00:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Hodei beltza joan da, azkenean", esan du Patxi Lopez lehendakariak ETAren harian. Hala ere, elkarbizitza eraikitzeko lan "gogorra" dagoela azpimarratu du.

Lehendakariaren hitzetan, elkarbizitza eraikitzeko "denok batera" lan egin behar dugu, eta ez "batzuek besteen kontra".

Patxi Lopez Gasteizen izan da, Andaluzia, Extremadura eta Galiziako federazioek ospatutako Euskadi Egunean.

"ETA badoa, baina erakundeak eta autogobernuak hemen jarraitzen dute", esan du lehendakariak. Ondorioz, "orain elkarbizitzari heltzeko garaia da, bere ideiengatik mehatxaturik ez dagoen aro berria", gaineratu du Patxi Lopezek.

Biktimekin bilera

Bestalde, Lehendakaritzako iturriek konfirmatutakoaren arabera, lehendakaria Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluarekin bilduko da datorren astean, ETAren iragarpenaren ondoren hasitako bilera sortaren barruan.

Bilera hori ostegunerako aurreikusita dago eta lehendakariaren asmo nagusia biktimen ikuspuntua "entzutea" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea