Politika -

Donostian

Juan Mari Bandresen hiletak politikoak eta senitartekoak bildu ditu

Patxi Lopez lehendakaria, Jaurlaritzako zenbait sailburu, Odon Elorza, Ramon Jauregui, Txiki Benegas, Felipe Juaristi eta Joseab Arregi bertan izan dira, besteak beste.

Odon Elorza eta Ramon Jauregui, elizara iristen. Argazkia: Efe.
Odon Elorza eta Ramon Jauregui, elizara iristen. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Madri Bandresen hiletan hainbat politiko eta pertsona ezagun izan dira senitartekoekin batera. Hala nola, Patxi Lopez lehendakaria eta Ramon Jauregui Presidentetzako ministroa.

Euskadiko Ezkerra (EE) alderdiaren sortzailea ostiralean zendu zen Gipuzkoako hiriburuko etxebizitzan, duela urte batzutik hona pairatutako gaixotasunaren ondorioz.

Hileta elizkizuna 19:30ean hasi da, Donostiako San Bizente parrokian, eta meza Felix Garitano parrokoak eman du. Ehundaka pertsona bildu dira: Olivia alaba eta gainontzeko senitartekoak, Patxi Lopez lehendakaria, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Gemma Zabaleta Enplegu sailburua, Iñaki Arriola Etxebizitza eta Garraio sailburua eta Blanca Urgell Kultura sailburua.

Horiekin batera, Ramon Jauregui Presidentetzako ministroa, Odon Elorza Donostiako alkate ohia, Maria San Gil Euskadiko PPko presidente ohia, eta Txiki Benegas, Manolo Huertas eta Ramon Etxezarreta sozialistak izan dira.

Politikoez gain, bestelako pertsona ezagunek ere agurtu dute Juan Mari Bandres: Felipe Juaristi idazlea, Joseba Arregi Kultura sailburu ohia eta Kepa Aulestia, EEko idazkari nagusia izandakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea