Politika -
Ekitaldi politikoa
Ezker abertzaleak 'independentziarako bide orria' defendatu du Iruñean
Rufi Etxebarriak ETAren azken adierazpena eta ekintza armatua behin betiko baztertzea aintzat hartu ditu, baina Euskadin gatazka politikoaren erroek bizirik dirautela gaineratu du.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak ETAren komunikatuaz geroztik hasitako "aro berria" ospatu du Iruñean bere jarraitzaileekin batera. Ekitaldian adierazi dutenez, Euskal Herriak "independentziara eramango duen bide orria diseinatuta dauka".
Iruñeako Azokan egindako ekitaldi politikoan Tasio Erkizia, Joseba Permach, Juan Kruz Aldasoro, Pernando Barrena, Joseba Alvarez eta Txelui Moreno ezker abertzaleko agintari historikoak izan dira, besteak beste. Itziar Aizpurua, Rufi Etxeberria eta Itziar Lopategi izan dira hizlariak, lehenengo biak euskara hutsean.
Rufi Etxebarriak ETAren azken adierazpena eta ekintza armatua behin betiko baztertzea aintzat hartu ditu, baina Euskadin gatazka politikoaren erroek bizirik dirautela gaineratu du.
Subiranotasunaren aldeko gehiengoa
Itziar Lopategi, aldiz, euskal herritarrak "aktibatzearen" alde agertu da, horiek izango baitira estrategia independentistaren protagonistak, "ezker abertzaleak herri honetan abian jarritako aro politiko berriarenak".
"Ezker abertzalea tresna politiko eraginkorra bihurtzeko erronka daukagu, subiranotasunaren aldeko gehiengo sozialari protagonismoa emateko. Gehiego horri forma ematen hasiak gara, dagoeneko", azpimarratu du Lopategik.