Politika -
PSE-EEko ezohiko bilera
Patxi Lopez: 'Ez dut onartuko EAJren obsesioek Euskadi bitan banatzea'
PSE-EEko Batzorde Nazionalaren ezohiko bileran, Patxi Lopez ezker abertzaleari ere mintzatu zaio, "ez dut onartuko euren presekin agenda ezartzea, bahitutako 40 urtetako askatasuna zor dizkigutenean".
Erredakzioa
EAJak Euskadi "bitan banatzea" ez duela onartuko esan du Patxi Lopez lehendakariak "euren obsesio partikularrekin", horien artean, erabakitzeko eskubidea, burujabetza edota Nafarroa Euskal Herrira batzea, aipatu ditu besteak beste. "ETArekin bukatzea lortu dugunean eta talde terroristak gizartea zatitzea lortu ez duenean, nola egingo dugu guk?", adierazi du lehendakariak Bilbon egin duten PSE-EEren Batzar Nazionalaren ezohiko bileran.
Ezker abertzaleari ere mezua bidali dio Patxi Lopezek, "euren presekin ez duten agenda beraiek jarriko, bahitutako 40 urtetako askatasuna zor digutenean".
Nazionalista "guztiei" aipamena eginda, ETAren iragarpenetik soilik astebete itxaron dutela esan du "euren helburu partikularrak ateratzeko euskal gatazka deritzotenaren inguran", adierazi du.
"Gure benetako gatazka bakarra ETA izan da eta orain ez dugu gatazkarik, arazoak edota ezberdintasunak bai, eta adostasunaren politikarekin konpondu daitezke".
Hauteskunde orokorrei buruz ere hitz egin du lehendakariak. "Ez dira beste hautsekunde batzuk gehiago", esan du, "krisialditik era batera edo bestera atera daitekeelako, ongizatearen estatua alde batera utziz edo ez". "Denek dakigu Rubalcaba eta Rajoy ez direla berdinak", gaineratu du.