Politika -
Programaren aurrerapena
PPk ez du ETArekin negoziatuko 'nahiz eta indarkeriarik egon ez'
Mariano Rajoyren alderdiak bere programaren puntu nagusiak aurreratu ditu. Testu osoa asteartetik aurrera argitaratuko dute.
Erredakzioa
PPk terroristekin ez duela negoziatuko aipatzen du azaroko hauteskunde orokorretarako programan; "indarkeriaren presioak edo desagertzeak" ez dutela negoziazioa ekarriko esaten dute.
Azaroaren 20ko hauteskundeetarako kanpainaren hasiera ofizialerako lau egunen faltan, Rajoyren alderdiak bere programaren ardatz nagusiak jakitera eman ditu, asteartean programa osoa argitaratu bainolehen, lehenengo Interneten eta gero liburuxka batean.
Aurrerapen horretan, oinarrizko 100 neurri aipatzen dituzte. ETArekin ez negoziatzearena "Estatuko segurtasun politikaren ardatz nagusia izango da" PPk hauteskundeak irabaziz gero.
Era berean, eta testuaren arabera, Alderdi Popularrak "biktimen memoriaren aintzatespena" bultzatuklo du. Ondorioz, helburu horrekin egiten diren ekintza zibil guztiak babestuko ditu.
Abortuaren legea eta pentsioak
Beste esparruei dagokienez, PP abortuaren egungo legea aldatzearen alde agertzen da bizitzeko eskubidearen defentsa bermatzeko. Aurrezleei laguntzak ematea ere aurreikusten dute PFEZen murrizketetaz baliatuta. Pentsioaren zati bat kobratzea eta lanean jarraitzearen alde ere daude.