Politika -

Sabotajea

Rubalcabaren webgunea saboteatu eta M-11ri buruzko mezua jarri dute

Pirata informatikariek honako mezu hau jarri dute Rubalcabaren irudiaren azpian: "M-11ko itzala oso hurbiletik ari da zure atzetik". PSOEren ustez, "eskuin muturreko taldeek" egin dute erasoa.

Rubalcabaren webgunea saboteatu eta M-11ri buruzko mezua jarri dute. Argazkia: EFE
Rubalcabaren webgunea saboteatu eta M-11ri buruzko mezua jarri dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez-Rubalcaba Gobernuko presidentziarako hautagai sozialistaren webguneak sabotaje bat izan du astelehen honetan. Pirata informatikariek honako mezu hau jarri dute Rubalcabaren irudiaren azpian: "M-11ko itzala oso hurbiletik ari da zure atzetik: 'M-11ko auzitegiko medikuak epailearen aurrean deklaratutakoaren arabera, biktimen gorpuetan ez zegoen metrailaren arrastorik".

Gainera, IU alderdiaren aurkako ekimen bat iragarri dute: "Cayo Larari emandako Babes Ofizialeko Etxebizitzen gaineko informazioa laster emango dugu jakitera". Aurreko mezuekin batera, "Anonymous" ekintzaileen sareak sinadura jarri dute honako hitz hauekin: "Filtrazio zoriontsuak izan dezazuen. Anonymous gara, legio bat gara". Hala ere, talde honek erasoa errefusatu du. "AnonymousActionek ez du sabotaje honekin zerikusirik", zabaldu du Twitterren bitartez.

PSOEko iturriek zabaldu dutenez, "eskuin muturreko taldeek" egin dute eraso informatikoa. Halaber, sabotajea antzeman duten bezain laster, 10:00ak aldera, webgunearen sarrera bertan behera utzi dute. Arazoa konpontzeko lanean ari dira orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea