Politika -

Bilera erronda

LAB eta Bakearen aldeko Koordinakundea, ostegunean lehendakariarekin

Astelehenean gainera, Patxi Lopez Terrorismoaren Biktimen Batzordearekin bilduko da Lehendakaritzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak ostegunean ekingo dio berriro bileren errondari eta LAB eta Bakearen Aldeko Koordinakundearekin bilduko da, euskal alderdi politiko guztiekin egon ostean.

ETAk jarduera armatua behin betiko uzten zuela iragarri ondoren erabaki zuen lehendakariak alderdi politiko eta sindikatu, enpresa eta elkarte sozialekin biltzea.

Komunikatuaren ondoren dagoen egoera politikoa aztertzeko asmoz, ostegunean LAB sindikatuaren ordezkaritza bat hartuko du lehendakariak 13.00tan, eta arratsaldeko 17.00etan Bakearen Aldeko Koordinakundearekin bilduko da.

Astelehenean, Terrorismoaren Biktimen Batzordearekin bilduko da lehendakaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea