Politika -
A20
Rubalcaba: 'PPrena ez bezala, gure programa argia eta zehatza da'
Madrileko PSOEren hautagaitza aurkeztu du Gobernuko presidente izateko hautagai sozialistak, Perez Rubalcabak, eta bertan esan du politika ekonomikoak gainbegiratzea besterik ez dela gelditzen.
Erredakzioa
Gobernuko presidente izateko hautagai sozialistak, Alfredo Perez Rubalcabak, esan du programa "argia eta zehatza" dutela eta PPk ordea, "iluna eta anbiguoa" duela.
Rajoyren hauteskunde programa "anbiguoa" dela esan du Rubalcabak. "Ez du inongo neurrirekin konpromesurik nahi", adierazi du. "Rajoyek dio: Onena beteko ez dudan ezerrekin konpromesurik ez hartzea da", gaineratu du.
Mariano Rajoyk "ez du egingo duena esaten", adierazi du Gobernuko presidente izateko sozialisten hautagaiak, Alfredo Pérez Rubalcabak. Baina Madrileko presidenteak, Esperanza Aguirrek, "kontatu egiten digu"; Rajoy "isilik dago", eta Esperanzak "aitortu egiten du", esan du Rubalcabak. "Rajoyek gorde egiten du, Esperanzak ordea, argitu egiten du".
Azaroaren 20ko hauteskundeetarako Madrileko hautagaitza aurkeztu du Rubalcabak. "Gauza bat luxurik gabeko politika egitea da,eta beste gauza bat eskubideen murrizketa", gaineratu du Rubalcabak. Langabezia hazi egingo den aurreikuspenaren inguruan, "politika ekonomikoak gainbegiratzea besterik ez da gelditzen", esan du hautagai sozialistak.
Zentzu honetan, "doitze neurriak enplegua hazteko inbertsio publikoekin batera joateko beharra" azaldu du. Bere ustez, Europako Banku Zentralaren partetik interes tasen jaitsierarekin batera konbinatu beharko litzateke. "Alemeniak Europar Batasuna bultzatzea ahalbidetuko duen egoera ekonomikoa sortu behar da", adierazi du Rubalcabak.