Politika -
Laura Garrido Euskadi Irratian
"Aurrekontuen truke prezio handia ordaindu beharko dugu guztiok".
Sanchezen gobernuak legealdia hipotekatu duela eta garesti ordaindu beharko dugula nabarmendu du Laura Garrido Euskadiko PPko bozeramaleak.
Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak eta Eusko Lebiltzarreko PP-Ciudadanos koalizioaren bozeramaileak adierazi du aurrekontuen truke Pedro Sanchez Espainiako presidenteak legealdia hipotekatu duela, eta, "garesti ordainduko dugula denok". Boterean segitzeagatik Sanchez edozer gauza egiteko prest dela esan du Laura Garridok.
Eurko Jaurlaritzako aurrekontuei dagokionez, Garridok aipatu du, ez dutela lehendakariaren inongo deirik ezta proposamenik jaso. "Gehiengoa dute, baina lehendakariak esan zuen adostasunak zabaltzea zela bere asmoa. Ez dugu hori ikusten, ordea".
Azken egunotan zabaldu diren militar ohien mezuei buruz ere mintzatu da. "Nik ez dut epaituko txat pribatu batean esaten dena. Epaileei dagokie. Militar oihak direnez, zibilak dira. Hitzak ez dira egokiak izan, baina hori nire iritzia da".