Politika -
Auzitegi Nazionalean
ETAko bi kideri zutik eutsi behar izan die Poliziak epaiketa batean
Fiskalak 19 urte, hamaika hilabete eta 29 eguneko kartzela zigorra eskatu du, 150.000 euroko kalte-ordainarekin batera.
Erredakzioa
Poliziak Asier Arzalluz eta Idoia Mendizabal ETAko kideak zutik jartzera derrigortu ditu, indarrez, Auzitegi Nazionaleko tribunalaren aurrean zutik jartzera uko egin diotenean. Biak Antena 3eko Euskadiko ordezkaria hiltzen saiatzeagatik epaitu dituzte.
Garikoitz Aspiazu Rubina 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia ere gauza berberagatik epaituko dute. 'Txeroki' Frantziako kartzela batean dago eta Frantziako agintariek estradizioa onartzen dutenean epaituko dute. Berarentzako Arzalluz eta Mendizabalentzat eskatutako zigor berbera eskatuko dute: 19 urte, hamaika hilabete eta 29 egun.
Arzalluz izan da lehen ika-mikaren protagonista. Bere eskubideak irakurri dizkiotenean gela blindatuko kristalaren kontra jarri dute zutik agenteek.
Ondoren, Mendizabali ere zutik eutsi behar izan diote, euskaraz tribunalaren "euskal militanteak epaitzeko" zilegitasuna onartzen ez zuela esaten zuen bitartean. Bere laguna bezala, deklaratzeari uko egin dio Mendizabalek.
Bonba paketea
Bi terroristei 2002ko urtarrilean Maria Luisa Guerrero Antena 3ko Bizkaiko ordezkariari bonba pakete bat bidaltzeagatik. Bonba etxera bidali zioten eta adituek desaktibatu zuten.
Marcelo Azcarraga fiskalak, kartzela zigorraz aparte, Guerrerori 100.000 euro eta ahizpari eta amaren oinordekoei 50.000 euroko kalte-ordaina ordaintzea eskatu du, hilketa terroristaren saiakuntza leporatuta.