Politika -
Ibarra: 'Benetan gertatu denaren egia mantendu behar dugu'
Hamar urte bete dira ETAk Jose Maria Lidon epailea eta Deustuko irakaslea hil zuela. Bai Unibertsitateak eta baita epaitegiak ere Lidon gogoan izan dute, lore eskaintza eta omenaldi xume batekin.
Erredakzioa
Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegiko presidenteak "gertatutakoaren egiaren inguruko oroimena mantentzearen" garantiza goraipatu du gaur, Jose Maria Lidonen omenez egindako ekitaldian.
Hamar urte bete dira ETAk Jose Maria Lidon epailea eta Deustuko irakaslea hil zuela. Bai Unibertsitateak eta baita epaitegiak ere Lidon gogoan izan dute, lore eskaintza eta omenaldi xume batekin.
Alargunak eta Juan Luis Ibarrak lore sorta utzi diote, bere omenez jarritako plakaren azpian. Ondoren, olerkia irakurri dute, epailearen oroimenez, eta ekitaldiari amaiera jartzeko Juan Luis Ibarrak berak hartu du hitza.
Horren hitzetan, etorkizunean ere, Jose Maria Lidonen hilketak "Euskadiko Justizia Jauregia argitzen" jarraituko duen "esperantza" agertu du Ibarrak. Argi horrek "hemen, benetan gertatu zenaren oroimena gordeko" du, Ibarraren ustez.
Ibarrarekin, alargunarekin eta Lidonen seme-alabekin batera, Juan Carpalsoro Euskadiko fiskalak, Margarita Uria Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideak edota Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak parte hartu dute gaurko ekitaldian.