Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Konstituzionalak ebatzi du Espainiako banderari eraso egitea delitua dela

Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin, adierazpen askatasunetik kanpo uztea erabaki du. Megafonotik "bandera puta horri su eman behar zaio" oihukatu zuen sindikalista batek.

Espainiar nazionalisten elkarretaratzea. Argazkia: Efe
Espainiar nazionalisten elkarretaratzea. Argazkia: Efe
Espainiar nazionalisten elkarretaratzea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionaleko Osoko Bilkura bitan zatitu da, baina azkenean onartu egin du boto bateko aldearekin Espainiako banderari egindako erasoak delitua direla eta ez daudela adierazpen askatasunaren babesean.

Berme auzitegiko iturriek aurreratu dute Pablo Fragosok aurkeztutako babes helegitearen aurkako ebazpena. Galiziako sindikalistak Espainiako "bandera puta" erretzeko deia egin zuen Ferrolen egindako manifestazio batean, 2014an.

Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin, polemika ekarriko duen ebazpena eman du auzitegiak. Izan ere, duela bi aste, auzitegiak Andres Ollero kontserbadorearen testu bat atzera bota zuen, sindikalistaren absoluzioa proposatzen zuena, eta orduan Antonio Narvaezen esku utzi zuten testua idaztea, eta azken proposamen horretan kontrakoa jaso dute, Espainiako bandera erretzeko eskatzea delitua dela, alegia.

2014ko urriaren 30ean izan zen gertakaria, bandera altxatzeko militarrek Ferrolen egin zuten ekitaldi batean. Ekitaldiarekin batera, hainbat pertsonak elkarretaratzea egin zuten militarren instalazioetako garbiketa zerbitzuetako langileen eskubideak defendatzeko, eta Fragoso sindikalistak megafonotik "su eman behar zaio bandera puta horri" oihukatu zuen.

Horren aurrean, Ferroleko auzitegiak 1.260 euroko isuna jarri zion banderaren aurkako delitua egotzita, eta A Coruñako Probintzia Auzitegiak berretsi egin zuen zigorra.

Fragosok ukatu egin du hori esan izana, eta buruzagi militar baten "asmakizuna" dela defendatu du beti.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak Espainia Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Galizia