Politika -
Harremanetarako webgune batean
Iñigo Urkullu, politikari sexiena
EAJko presidenteak 50 urte bete ditu duela gutxi eta 3.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu duten inkesta batean politikari erakargarriena dela erabaki dute.
Erredakzioa
Ashleymadisom.com webguneak, ezkonduta dagoen edo bikotea duen pertsonentzako hitzordu sekretuak antolatzen dituen atariak, Iñigo Urkullu politikari sexiena izendatu du. Hori da, behintzat, 3.000 pertsonak baino gehiagok atarian egin duten inkesta batean erabaki dutena.
50 urte bete berri ditu Iñigo Urkulluk eta botoen % 27 bildu ditu. EBBaren arduradunaren atzetik gelditu da Maria Dolores de Cospedal. Zerrenda hauetan ohikoa da PPko idazkari nagusia eta, oraingoan, botoen % 25 bildu ditu. Hirugarren postua Arantza Quirogak lortu du. Eusko Legebiltzarreko presidenteak botoen % 22 bildu ditu.
Datorren Azaroaren-20ko hauteskundeetako hautagai nagusiek, berriz, zerrendako azken postuak lortu dituzte. Mariano Rajoyk botoen % 1 jaso ditu eta Rubalcabak, % 2.