Politika -

Entrevista a ETA

ETAk hauteskunde-kanpaina baldintzatu nahi duela uste dute alderdiek

ETAren elkarrizketak alderdi politikoen erreakzio andana ekarri du eta iritzi desberdinak badituzte ere, hauteskunde-kanpainaren baitan kokatu dute denek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk Gara egunkariari eman dion elkarrizketak soka luzea ekarri du euskal politikagintzan. Euskal alderdi politikoek eta Gobernuko ordezkariek berehala erantzun dute eta denek bat egin dute iritzi batekin: hauteskunde-kanpaina baldintzatu nahi du ETAk.

Iñigo Urkullu EAJren presidentearentzat "irain demokratiko, politiko eta etikoa" da ETAk hauteskunde-kanpaina "baldintzatu" nahi izatea. Gainera, duela lau urte gertatutakoa ekarri du gogora, orduko hauteskundeetan ETA "hildako batekin" izan baitzen presente, eta oraingoan "kaputxa txuri batekin".

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidenetak, bere aldetik, esan du ETAren elkarrizketa "bere jendeari zuzendua" dela. Gainera, elkarrizketan jakinak diren gauzak esaten direla uste du.

PPren aldetik, berriz, Jose Eugenio Azpiroz Gipuzkoako hautagaiak esan du ETAren borondatea egiazkoa bada Rajoyk ongi kudeatuko duela armak uzteko prozesua.

Nafarroan, Carlos Salvador UPN-PPren hautagaiak esan du elkarrizketa "hauteskunde-propaganda" besterik ez dela eta horretarako Gara egunkaria, "ETAren egunkaria", erabili dutela.

Uxue barkos Geroa Bairen zerrendaburuak hauteskunde-kanpainan "ezustean sartzeko" asmoa ikusi du ETAren elkarrizketan, izan ere, ETAk ba omen daki bere planteamenduak edo eskariak ez direla beteko hauteskundeen aurretik.

Juan Moscoso PSNkoak ez du "ezer berririk" ikusi ETAk egindako adierazpenetan eta "lehenbailehen" armak uzteko eskatu dio.

Sabino Cuadra Amaiurren Nafarroako zerrendaburuak azpimarratu du ez dela "ezer arraroa edo harrigarria" ETA hauteskunde-kanpainan sartzea, izan ere, "ETAk beti egin du antzeko zer edo zer" horrelako garaietan.

Espainiako Gobernuaren izenean Ramon Jauregui Presidentzia ministroak hitz egin du eta ETAren pausoak "atzeraezinak" direla uste badu ere, elkarrizketak "helburu elektorala" besterik ez duela azpimarratu du.

Rosa Diez UPyDren presidentegaiak ohartarazi du ETAk "demokrazia zuzentzen" jarraitu nahi duela eta "hor" dagoela utzi nahi duela agerian elkarrizketarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea