Politika -

'Uxotegi'

Donostiako alkatearen idazkaria auzipetuta, eraikin bat okupatzeagatik

Eraikinak okupatuta jarraitze du, baina Ertzaintzak epe motzean esku hartu lezake, Epaitegiak utzaraztea aztertzeko eta lursaila zigilatzeko pieza bat irekiko duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josetxo Ibazeta Donostiako alkatearen idazkari eta Batasunak zinetzi ohia auzipetu du bertako Epaitegiak, irailaren 24an Donostiako Alde Zaharrean etxebizitza pribatu bat okupatzearen delituarekin zerikusia izan duelakoan.

Josetxo Ibazeta Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatearen aholkulariak auzipetu bezala deklaratu beharko du eta ez lekuko bezala, Diario Vasco egunkariak jakitera eman duenez.

Donostiako instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiaren arabera, etxearen jabeak salatu zituen gertakizunak, eta delitutzat hartu daitezke; Ibazetak ekintza horietan partaidetza handia izan lezake, prozesu judizialean auzipetua izateko moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea