Politika -

Bilbon

32 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ustezko ETAko kide batentzat

Auzitegi Nazionalak ostegunean epaituko du Jon kepa Preciado ustezko ETAko kidea, Bilbon 2002ko urtarrilaren 12an auto-lehergailu bat esplotatzea leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ostegunean epaituko du Jon kepa Preciado ustezko ETAko kidea, Bilbon 2002ko urtarrilaren 12an auto-lehergailu bat esplotatzea leporatuta. Fiskaltzak 32 urteko kartzela-zigorra eskatu du harentzat.

Jesus Alonso fiskalak Preciadori kalte handiak egitea leporatu dio, eta lapurreta delitua.

Ministeritza Publikoaren arabera, "Jata" komandoko bi ustezko kidek, auzipetuak eta Jon Gonzalezek, "K-Olaia"ko  Garikoitz Azpiazuri, "Txeroki", Asier Arzalluzi eta Idoia Mendizabali auto lehergailu bat jartzen lagundu zieten atentatu bat egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea