Politika -

Auzitegi Nazionala

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 8 urteko kartzela-zigorrak eskatu du bi gazterentzat

Ander Zelaia eta Galder Barbado urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, 2019an Duranan material piroteknikoarekin beteta agertu zen bidoi batekin lotuta.

Bi akusatuen aldeko 'Ankerkeriari Stop!' plataformaren agerraldia. Argazkia: 'Ankerkeriari Stop!'
'Ankerkeriari Stop!' plataformaren agerraldia.
Bi akusatuen aldeko 'Ankerkeriari Stop!' plataformaren agerraldia. Argazkia: 'Ankerkeriari Stop!'

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Nazionalak Ander Zelaia eta Galder Barbado gazteak epaituko ditu urtarrilaren 21ean eta 22an, Duranan, 2019an, material piroteknikoarekin topatu zuten bidoi batekin zerikusia dutelakoan.

Fiskaltzak zortzina urteko kartzela-zigorrak eskatu ditu, "helburu terroristarekin armak eta lehergaiak gordetzea" leporatuta.

Hala jakinarazi du ostegun honetan bi akusatuen aldeko 'Ankerkeriari Stop!' plataformak. Halaber, epaiketa "bermerik gabe" eta "salbuespeneko legediarekin" egingo dela ohartarazi dute.  

Talde honek bi gazteei babesa adierazteko kanpaina bat jarri du abian eta urtarrilaren 16rako manifestazioa antolatu dute Gasteizen, Auzitegi Nazionalean beste epaiketa bidegabe bat egingo dela salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gorbeialdeko kuadrilla