Politika -

Res Publika web orrian

ETAk hil dituenak aintzat hartzeari 'ezinbestekoa' deritzo Ibarretxek

Elbarri utzi dituen eta "mafiaren estiloan" mehatxatu dituen pertsonak ere aintzat hartu beharko dituzte. "Batasunak milioi bat pauso dauzka emateko, kultura demokratiko berri batean egoteko".

Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez artxiboko argazki batean: EiTB.
Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez artxiboko argazki batean: EiTB.
Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez artxiboko argazki batean: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren ustez, “ezinbestekoa” da ETAk "sortutako kaltea" aitortzea, gehienbat bizia galdu duten pertsonen, elbarri gelditu direnen, bestelako kalteak jasan dituztenen eta mehatxatu dituzten gertukoei.

"Gertatutakoaren kontaketaren protagonistak" izan behar dutela gaineratu du. Halaber, "GALek, Estatuaren terrorismoak, hil dituen pertsonen senideengatik ere hitz batzuk esan beharko dituzte, Poliziaren ekintzen ondorioz hildako pertsonek oraindik ez baitute “biktima” estatusik eta ez baitute dagokien kalte ordainik jasotzen". Halaber, “Batasunak milioi bat pauso eman behar ditu kultura demokratiko berrian sartzeko".

Res Publica webgunean "Euskadi ETA gabe" izenburupean argitaratutako artikulu batean, talde terroristak jarduera armatua behin betiko utzi duela iragarri ostean irekitako aroa azaldu du Ibarretxek; "Ilusioa eta lasaitasun sentimendua sortu" dituela gaineratu du, "atsekabez eta beharrik gabeko sufrimenduaz" betetako urteen ostean.

“Aro krudel bati” “azkeneko puntua” jarri zaiola konbentzituta dagoela eta "etorkizuneko lehenengo lerroak idazten” hasi garela adierazi du. Azaldu duenez, "zentzuzkoa da aktore politiko, sozial eta ekonomikoek euskal gizartean etxe berri bat nola eraiki nahi duten zabaltzea ".

Juan Jose Ibarretxeren hitzetan, "behin betiko bakea" lortzeko "bide ezberdinak egin beharko dira, bakoitza bidexka ezberdinekin; euskal herritarrek etapa ezberdina idaztea ahalbidetuko duten bide imajinaezinak" izango dira, haren ustez.

"Duda barik bide horietako bat adiskidetzearen bidea izango da; izan ere, bide hori gabe, bakea su-etena baino ez da izango. Adiskidetzea ez da iraganaren amnesia, iraganaren irakurketa kritiko bat baizik. Ez da erraza izango eta prestatu beharko gara horretarako", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea