Politika -

Auzitegi Gorena

Guardia zibilak absolbitzearen aurka helegitea aurkeztuko dute

Akusazio partikularraren iritziz, Gorenaren erabakia "zentzugabea" da, tortura kasuetan "inpunitateari ateak parez pare" irekitzen dizkiolako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideen abokatuek Auzitegi Gorenaren erabakia errekurritu egingo dutela iragarri dute gaur, iragan astelehenean Gorenak Gipuzkoako Auzitegiak ezarritako zigorra (Portu eta Sarasola torturatzeagatik zigortu zituen) bertan behera uztea erabaki ondoren.

Akusazio partikularraren iritziz, Gorenaren erabakia "zentzugabea" da, tortura kasuetan "inpunitateari ateak parez pare" irekitzen dizkiolako.

Sarasolaren eta Porturen senide eta abokatuekin Iruñean egindako agerraldian, Lorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldearen bozeramaileak esan du tortura kasu guztiak salatzen jarraituko dutela.

Orain, Portu eta Sarasolaren abokatuek Gorenaren aurrean baliogabetasun helegitea aurkeztea aztertuko dute. Horrez gain, Auzitegi Konstituzionalari babesa eskatuko diote eta, beharrezkoa baldin bada, Giza Eskubideen Europako Auzitegira iritsiko dira.

Iragan asteartean, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzeagatik lau guardia zibili ezarritako zigorra, eta, beraz, absolbitu egin zituen. Izan ere, horren iritzian, ez da aski frogatu agenteek tortura eta lesio delituak egin zituztenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea