Publizitatea
Itxi

2021/01/20

18:34

Politika

Ekin

Haien torturen jakitun zen galdetu diote Marlaskari Aztnugal auziko inputatuek

AGENTZIAK | EiTB MEDIA

Iñigo Gonzalezen tortura salaketa ez ikertzeagatik Estrasburgok Espainia zigortu eta hurrengo egunean iritsi da bost auzipetuek Barne ministroari egindako eskaera.

  • Bost auzipetuek Burlatan emandako prentsaurrekoa

    Bost auzipetuek Burlatan emandako prentsaurrekoa. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2011n Nafarroan atxilotu eta torturak salatu zituzten Aztnugal auziko bost kideek Fernando Grande-Marlaska Espainiako jarduneko Barne ministroari zuzendutako idatzi bat aurkeztu dute asteazken honetan. Horren bidez, Guardia Zibilak egindako tortura horien jakitun zen galdetu diote garai hartan auziaz arduratu zen epaileari.

Iñigo Gonzalezen tortura salaketa ez ikertzeagatik Estrasburgok Espainia zigortu eta hurrengo egunean iritsi da bost auzipetuek Barne ministroari egindako eskaera.

Auzipetuak Madrilera joan dira gaur bertan, Barne Ministerioan gutuna uzteko. Iñigo Gonzalezek jasandako tratu ankerraren, gizagabearen eta iraingarriaren berri zeukan galdetu diote, hain zuzen ere, Marlaskari gutun horren bidez.

Bost kideak Aztnugal auziagatik epaitu zituzten. Burlatan torturen aurka eta atxilotuen alde egindako pintada batek eman zion izena auziari, eta 10 urteko kartzela zigorra ezarri zieten hasiera batean bost auzipetuei, Ekinen parte hartu izanagatik.

Azkenean, baina, bi urteko espetxe zigorra ezarri zien epaileak, fiskalarekin akordioa adostu ostean. Indarkeria gaitzetsi eta ETAren talde politikoan parte hartu izana aitortu zuten guztiek.

Barne Ministerioaren atarian Gorka Mayo auzipetuak adierazi duenez, duela 10 urte bost kideak inkomunikatuta egon ziren eta "tortura basatiak" jasan zituzten.

Estrasburgok tortura horiek onartu dituela berretsi ostean, haserre agertu da gertakari horiekin lotuta aurkeztutako salaketak behar bezala ikertu ez dituztelako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena