Politika -

Hauteskunde kanpaina

Gauerdian bukatuko da krisiaren eta bakearen kanpaina

EAEko alderdi gehienek Bilbon egingo dute kanpaina ixteko ekitaldi nagusia. Rubalcabak eta Rajoyk, ordea, Madrilen.

Mariano Rajoyren eta Alfredo Perez Rubalcabaren bi kartel, Iruñeko aireportuaren aurrean. EFE
Mariano Rajoyren eta Alfredo Perez Rubalcabaren bi kartel, Iruñeko aireportuaren aurrean. EFE
Lortuko al dute alderdi abertzaleek talde parlamentarioa eratzea?

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hautagaiak botoa eskatzeko azken eguna dute gaur, igandeko hauteskunde orokorrei begira.

Izan ere, gaur gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina. Bihar hausnarketa eguna izango da, eta igandean zita izango dugu hauteslekuekin.

Euskadin, krisia eta bakegintza izan dira kanpainaren ardatzak.

PSE-EEk 19:30ean egingo du kanpaina ixteko ekitaldia, Gasteizko Lakua Hotelean. Besteak beste, Patxi Lopez, Ramon Jauregui, Eduardo Madina eta Odon Elorza izango dira bertan.

PP ere izango da Bilbon, 19:30ean, Boulevard kafe-etxean. Antonio Basagoitik eta Leopoldo Barredak hartuko dute parte.

Amaiurrek Bizkaiko hiriburuko Plaza Barrian itxiko du kanpaina, 19:00etan, eta koalizioko ordezkariak izango dira.

UPyDren azken ekitaldia Bilboko Ercilla hotelean izango da, 19:30ean, eta Gorka Maneirok, Ruben Mugicak eta Javier Gabilondok hartuko dute parte.

Ezker Anitza Bizkaiko hiriburuko Barcelo Nervion izango da, 20:00etan. Mikel Arana izango da bertan.

Rubalcaba eta Rajoy

Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagai nagusiei dagokienez, Alfredo Perez Rubalcabak (PSOE) Fuenlabradako (Madril) Fernando Martin Pabilioian bukatuko du kanpaina. 22:40an izango da, eta harekin batera Manue, Robles, Elena Valenciano eta Tomas Gomez izango dira.

PPren amaiera ekitaldi nagusia 21:00etan egingo dute, Kirolen Jauregian, Madrilen. Mariano Rajoy, Maria Dolores de Cospedal, Esperanza Aguirre eta Alberto Ruiz Gallardon izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea