Politika -

Primo de Rivera omentzera

Erorien Bailararako Falangeren martxa Genova eta Monkloatik igaro da

Madrileko Erkidegoko Juztizia Auzitegi Gorenak atzera bota du Gobernuko Ordezkaritzaren debekua. Horri esker, Falangek martxa egin ahal izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko falangistek martxa bat hasi dute larunbat gauean, hausnarketa egunean, Madrileko hirigunean hasi eta Erorien Bailarara iritsi arte. Martxaren amaieran omenaldia egingo diote Jose Antonio Primo de Rivera Falangeren sortzaileari, bere jaiotzaren 75. urteurrenean.

Martxa Falangek eta 'Loria Zaharraren Ermandadea'k antolatu dute martxa. 21:30ean hasi da Marqués de la Ensenada kalean. Ondoren Genova, Alberto Aguilera, Princesa, Moncloa eta Castillako errepidetik pasa da, A-6 errepidearen bidegurutzera iritsi arte.

Orduan autobus bat hartu eta  Koruñako errepideko 20. kilometroko zerbitzugunera iritsi dira. Hortik aurrerakoa oinez egingo dute eta Erorien Bailarara errepidez iritsiko dira.

Debekua atzera bota dute

Falangek martxa egin ahal izan dute Madrileko Erkidegoko Juztizia Auzitegi Gorenak atzera bota baitu Gobernuko Ordezkaritzak emandako debekua.

Gobernuko ordezkaritzaren debekua urriaren 28ko Hauteskunde Batzordearen akordioan eta Trafikoko Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta Udaltzaingoaren txostenetan oinarritzen zen. Horien arabera, martxak arriskua sor lezake segurtasun indarrentzat, manifestarientzat eta errepideetako erabiltzaileentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea