Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Iñaki Antiguedad: 'Amaiur eta EAJ hitz egitera behartuta daude'
Halaber, Amaiurren Bizkaiko zerrendaburuak "hauteskundeek izan dituzten emaitzen irakurketa egokia egiteko beharrezkoa den denbora har dezala" eskatu dio Rajoyri.
Erredakzioa
Iñaki Antiguedad Amaiurko Bizkaiko zerrendaburuak adierazi duenez, koalizioko ordezkariak eta jeltzaleak euren diskurtsoan "amankomunean" dituzten gaiei buruz hitz egitera behartuta daude.
Amaiurreko hautetsiak bestalde, Mariano Rajoy PPko liderrari "hauteskundeek euskal lurraldeetan utzi duten argazkiaren irakurketa egokia egiteko beharrezkoa den denbora hartzeko" eskatu dio.
“Boulevard” Radio Euskadiko saioan egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Rajoyk "bere esku du Estatuak dituen bi krisi gogorretako bat, lurraldetasunari dagokiona, bideratzea".
EAJk baino eserleku bat gehiago lortuta, Amaiurrek jeltzaleen aurretik izango du hitza Kongresuan. Hala ere, "ordenak ez du produktua aldatuko, garrantzitsuena esan behar dena esatea da", azaldu du Antiguedadek.