Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Jauregui: 'PSOEk lidergoa berriro aurkitu beharko du'
Diputatu hautetsiak aitortu duenez, "emaitzak txarrak dira", ondorioz, "ezkerra berriro pentsatu beharko da". Jaureguik iragarri duenez, PSOEren Ohiko Biltzarra "urtarrilean eta otsailean" izango da.
Erredakzioa
Ramon Jauregui PSOEko diputatu hautetsiak aitortu duenez, "hauteskundeen emaitzak oso txarrak izan dira baina Gobernuak behar duen alderdia izaten ikasi beharko dugu". Hori dela eta, "alderdiaren Biltzarra egitea beharrezkoa da proiektuak berriro definitzeko eta alderdia estrategikoki berriro kokatzeko". Jauregik iragarri duenez, PSOEren Ohiko Biltzarra "urtarrilean eta otsailean" izango da.
Radio Euskadiko 'Boulevard' irratsaioan eskainitako elkarrizketan Jaureguik baieztatu duenenez, PSEk emaitza kaxkarrak jaso baditu ere, Eusko Jaurlaritzak "agintaldia beteko du, segurtasun osoz" 2013ko maiatzara arte.
Hauteskundeen emaitzei so eginez, oso kritikoa agertu da Jauregui bere buruarekin, "ezkerra berriro pentsatu beharko da baina ez berriro eraiki. Gure banderak beste era batera formulatu beharko dira, merkatuarekin oso txarto lehiatzen den Europa moderno batera moldatzeko".
Jauregik aitortu duenez, hauteskundeetako emaitzen zergaitia "ia osorik" bilatu behar da krisian. "Agintaldiaren erdian eztanda egin digun egoera oso konplikatua izan dugu eta horrek besteenganarekiko sentsazioa handitu du", azaldu du.
Sozialistaren esanetan, "Euskadiko mapa politikoen indarren berrantolaketa bat eman da eta Amaiurrek bakearen sariari etekina atera dio baina guk ez diogu ezer zor".