Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Leopoldo Barreda: 'Atzera egin ez duen indar politiko bakarra gara'

Kongresurako PPko zerrendaburuak azpimarratu duenez, "aurrerakada bat eman da, espazioen sendotze bat". Hala ere, Amaiurren eraginez, "horrek ez du gure eserleku kopurua handitu".

Leopoldo Barreda PPko diputatu hautetsia. Argazkia: EITB
Leopoldo Barreda PPko diputatu hautetsia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Barreda PPko diputatu hautetsiak azaldu duenez, PPren emaitzetan "aurrerakada bat eman da, espazioen sendotze bat", Amaiurren eraginez, "horrek gure eserleku kopurua handitzea baimendu ez badu ere".

Radio Euskadiko 'Boulevard' irratsaioan eskainitako elkarrizketan Barredak adierazi duenez, "inkestek emaitza hobeago erakutsi ziguten baina, hala ere, lehen indar politikoa gara Araban eta Gasteizen eta bigarrena Bilbon, 2008. urtean lortu ez genuena".

Barredaren iritzian, "hautesleria abertzalearen partehartze handia eman da eta aurreko hauteskundeetan PSOE babestu zutenak, oraingoan, abstenitu egin dira". Azaroak 20ko hauteskundeetako emaitzak Eusko Legebiltzarrera eramanda, "gehien atzera egin duen alderdia EAJ da eta ez dut uste irakurpen hori egin daitekeenik", gaineratu du alderdi popularreko kideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea