Politika -
Hauteskundeen ondoren
Ezker Abertzaleak 'erantzukizunez jokatzeko' eskatu dio Rajoyri
"Gatazka politikoari irtenbidea ematearen alde" egin dezala eskatu dio Pernando Barrenak. Halaber, Amaiurrekin biltzeari uko egin izanak egoera berrira "egokitu ez" dela erakusten duela iritzi dio.
Erredakzioa
Pernando Barrena ezker abertzalearen ordezkariak garaipenaren aurrean "erantzukizunez jokatzeko" eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako presidente hautetsiari, eta "gatazka politikoaren sustrai historikoei heldu eta behin betiko irtenbide baten alde" egin dezala ere esan dio.
Pernando Barrenak prentsaurrekoa eman du Donostian, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidearekin batera. Rajoyk "euskal gizartearekin arazo bat" duela azpimarratu du Barrenak, "gehiengo sozial eta politiko batek, herritarren atxikimendu librean oinarrituta, etorkizun aske eta demokratikoa" nahi duelako.
Amaiurrek lortutako emaitzak "historikotzat" jo ditu Barrenak, eta PPren parte hartzea bai Madrilen bai Euskadin "gatazkaren konponbide demokratikorako beharrezkoa" izango dela iritzi dio.
"Hau baldin bada zuen gogoa, Rajoy jauna eta PPko jaunak, herri honetako soberanisten eta independenteen eskua luzatuta duzue", esan du Barrenak.
PP "oraindik ez da garai berrira egokitu"
Rajoyk Amaiurrekin ez dela bilduko iragarri eta gero, Barrenak adierazi du batzuk oraindik ez direla "garai berrira egokitu". "Amaiurri elkarrizketa ukatzea, herri honetan ordezkaritza handiena duen indarrari elkarrizketa ukatzea da", esan du Barrenak.
"Berehalako erantzun hauek aro berrira egokitzeko gaitasun ezari lotutakoak izatea espero dugu, eta ez elkarrizketei uko egiteko iraganeko jarrerei", adierazi du.
Amaiurrek talde propioa lortzen ez laguntzeko PPren erabakiarekin bat dator Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea, eta, horren harira, ezker abertzaleko buruzagiak hau esan du: "Dirudienez, batzuek arazo bat dute moldatzeko".
Pernando Barrena ezker abertzalearen ordezkariak garaipenaren aurrean "erantzukizunez jokatzeko" eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako presidente hautetsiari, eta "gatazka politikoaren sustrai historikoei heldu eta behin betiko irtenbide baten alde" egin dezala ere esan dio. Pernando Barrenak prentsaurrekoa eman du Donostian, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidearekin batera. Rajoyk "euskal gizartearekin arazo bat" duela azpimarratu du Barrenak, "gehiengo sozial eta politiko batek, herritarren atxikimendu librean oinarrituta, etorkizun aske eta demokratikoa" nahi duelako.Amaiurrek lortutako emaitzak "historikotzat" jo ditu Barrenak, eta PPren parte hartzea bai Madrilen bai Euskadin "gatazkaren konponbide demokratikorako beharrezkoa" izango dela iritzi dio. "Hau baldin bada zuen gogoa, Rajoy jauna eta PPko jaunak, herri honetako soberanisten eta independenteen eskua luzatuta duzue", esan du Barrenak. PP "oraindik ez da garai berrira egokitu"Rajoyk Amaiurrekin ez dela bilduko iragarri eta gero, Barrenak adierazi du batzuk oraindik ez direla "garai berrira egokitu". "Amaiurri elkarrizketa ukatzea, herri honetan ordezkaritza handiena duen indarrari elkarrizketa ukatzea da", esan du Barrenak. "Berehalako erantzun hauek aro berrira egokitzeko gaitasun ezari lotutakoak izatea espero dugu, eta ez elkarrizketei uko egiteko iraganeko jarrerei", adierazi du.Amaiurrek talde propioa lortzen ez laguntzeko PPren erabakiarekin bat dator Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea, eta, horren harira, ezker abertzaleko buruzagiak hau esan du: "Dirudienez, batzuek arazo bat dute moldatzeko".