Politika -
Eusko Legebiltzarra
Mikel Unzalu sozialista izango da bikoiztasun batzordearen buru
Eratu berri den batzordearen helburua txosten bat egitea da ondoren Ganberako Osoko bilkura eztabaidatu eta konponbideak aztertzeko.
Erredakzioa
Mikel Unzalu sozialista izango da Eusko Legebiltzarreko bikoiztasun batzordearen buru. Batzorde horrek, Patxi Lopezen Gobernuak erakunde guztien parte hartzearekin egindako txostena oinarri hartuta euskal erakundeen arteko bikoiztasunak eta inefizientziak aztertuko ditu.
Batzordearen helburua txosten bat egitea da ondoren Ganberako Osoko bilkura eztabaidatu eta konponbideak aztertzeko.
Joana Madrigal eta Natalia Rojo sozialisten parte hartzea izango du, alderdiak ohar batean jakinarazi duenez.
Legebiltzarrak joan den azaroaren 3an adostu zuen EAEko erakundeen arteko bikoiztasunak eta inefizientziak aztertzeko batzordea osatzea.
PSE-Eeren ekimena izan da hauteskunde orokorren ondoren batzordea eratzea, EAJk eta UPyDk ez dute ekimena babestu.