Politika -

Boterearen eskualdatzea

Zapatero eta Rajoy Moncloan bildu dira botere aldaketa aztertzeko

Bi orduz bildu dira, batez ere, Espainiako egoera ekonomikoa eta finantzarioa aztertzeko. Zapaterok eta Rajoyk laster berriro elkartzea erabaki dute.

Zapatero eta Rajoy artxiboko argazki batean.
Zapatero eta Rajoy artxiboko argazki batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta Mariano Rajoyk beren lehen bilera izan dute gaur Moncloan hauteskundeen ostean, boterearen eskualdaketa gauzatzeko.

Gobernuak eta PPk Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, bi orduz bildu dira Espainiako egoera aztertzeko, eta batez ere, egoera ekonomikoa eta finantzarioa zehazteko.

Bilera bostetan hasi, eta zazpietan bukatu da.

Botere-eskualdaketa prozesuaren inguruko zenbait gai jorratu ostean, laster berriro elkartzea erabaki dute.

Bilerak giro atsegina izan du, eta Zapaterok laguntza osoa eskaini dio Rajoyri. Boterearen eskualdatze prozesu hori Rajoyren inbestidura ekitaldiarekin bukatuko da.

Ildo horretan, Zapaterok azpimarratu du Ramon Jauregi Presidentziako ministroak Soraya Saenz de Santamariari goizean helarazitakoa, PPrekin edozein erabaki adosteko konpromisoa, alegia. Halaber, Rajoyren Gobernuak nazioarteko bileretan izango duen jarrera babesten duela esan du Zapaterok; besteak beste, datorren abenduaren 9an bilera izango du Gobernu berriak Bruselan.

Espainiako egoera ekonomikoak eta finantzarioak arreta berezia bereganatu du bilera horretan, izan ere, zorraren merkatuek Espainia presionatzen jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea