Politika -

Madrilen

1.000 urteko kartzela zigorra, Olarra Guridiri atentatu batengatik

Atentatua 2004ko azaroaren 6an izan zen. Atentatuan ez zen hildakorik izan, baina 95 zauritu izan ziren.

Juan Antonio Olarra Guridi. Argazkia: EFE
Juan Antonio Olarra Guridi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 1.000 urteko kartzela zigorra ezarri dio Juan Antonio Olarra Guridi ETAko kideari Juan Junquera Politika Zientifikoko idazkariordearen aurka atentatzen saiatzeagatik. Atentatua 2004ko azaroaren 6an izan zen, eta bertan, 95 zauritu izan ziren.

Bestalde, Auzitegi Nazionalak Ivan Apaolaza Sancho, Gorka Palacios Aldai eta Oier Goitia Abadia ETAko kideak absolbitu ditu hilketa ahaleginagatik, baina hamar urteko kartzela zigorra ezarri die bakoitzari gerrako armak eta lehergailuak gordetzeagatik.

Auzitegi Nazionalak 95 hilketa terrorista ahalegin egotzi dizkio Olarra Gudiridi; halaber, gerrako armak eta lehergailuak gordetzeko delitu bana egotzi dio, eta hondamen terrorista delitu bi.

Bestalde, milioi bat eta erdi euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dizkio biktima bati, eta 250.000 euro beste zauritu bati. Halaber, gainerako biktimei 100 euro eman beharko dizkie ospitalean egon ziren egun bakoitzeko eta 150 euro lanean aritu ez ziren egun bakoitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea