Politika -

Diru-laguntzak

PPk 32,5 milioi euro jasoko ditu eta EAJk milioi bat

PSOEk 18 milioi euro jasoko ditu N-20ko hauteskundeen ostean. UPyDk eta Amaiurrek diru kopuru aldakorra jasoko dute.

Hauteskunde orokorrak. Efe.
Hauteskunde orokorrak. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk 32,5 milioi euro jasoko ditu hauteskundeen ostean hauteskundeen osteko diru-laguntzeei esker; PSOEk, aldiz, 18 milioi inguru jasoko ditu, eta kopuru horri PSCk lortutako diru-laguntza gehitu beharko zaio.

Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoak alderdi politikoek lortutako botoengatik eta eserlekuengatik jaso behar dituzten diru-laguntzak ezartzen ditu. Halaber, beste laguntza bat jasoko dute hauteskundeetan bidalitako gutun-azalengatik eta botoa emateko dokumentazioagatik.

IUk 8.857.171 euro jasoko ditu, eta CiUk 3.008.209 euro. EAJk, aldiz, 1.077.562 euro bereganatuko ditu.

UPyDk eta Amaiurrek jasoko duten diru kopurua zehaztugabe dago oraindik, Parlamentuan taldea eratzea lortzen duten araberakoa izango da.

Oraingoz, Rosa Diezen alderdiak 465.397 euro jasoko lituzke eta 7,8 milioi gehiago jasoko lituzke Kongresuan taldea eratzea lortzen badute.

Ezker abertzaleak, aldiz, 615.544 euro jasoko ditu eta ia milioi erdi gehiago taldea eratzen badute.

Bost diputatu baino gutxiago lortu dituzten alderdiek diru-laguntza txikiagoak izango dituzte eta talde mistoaren barruan egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea