Itxi

2021/02/11

06:47

Politika

PRESOAK

Marisol Iparragirren aurkako 122 urteko kartzela zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea "hiltzeko agindua" ematea eta "lehergaiak hornitzea" egotzita ezarri zion zigorra Auzitegi Nazionalak Marisol Iparragirreri.

  • Marisol Iparragirre Auzitegi Nazionalean

    Marisol Iparragirre Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak iragan uztailean Marisol Iparragirre euskal presoari jarritako 122 urteko kartzela zigorra. Auzitegi Nazionalak 1995ean, Leonen, Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea "hiltzeko agindua" ematea eta "lehergaiak hornitzea" leporatu zion.

Marisol Iparragirreren defentsak aurkeztutako kasazio helegitea atzera bota du, beraz, Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak. Gorenaren epaiak otsailaren 3ko data du, baina atzo jakinarazi zen.

Kartzela zigorraz gain, Iparragirrek 300.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Cortizoren alargunari eta 160.000 euro, ostera, bi semetako bakoitzari. Halaber, alabari 92.000 euro ordaindu beharko dizkio eragindako lesioengatik eta 250.000 euro, berriz, atentatuan eragindako kalteen ondorioengatik.

Epaiketan egin bezala, Iparragirrek argudiatu zuen ez zegoela froga nahikorik 'Anboto' ezizenez ezaguna den pertsona dela esateko. Hori dela eta, Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra bertan behera uztea eskatu zuen bere defentsak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;