Politika -

Hauteskunde orokorrak

Berriro bilduko dira gaur botere aldaketan aurrera egiteko

Ramon Jauregi jarduneko Presidentzia ministroa eta Soraya Saez de Santamaria PPren Kongresuko bozeramailea berriz batzartuko dira Zapaterok lekukoa lehendabailehen utz dezan Rajoyren esku.

Saez de Santamaria eta Jauregi, aurreko bileran. Argazkia: Efe
Saez de Santamaria eta Jauregi, aurreko bileran.
Saez de Santamaria eta Jauregi, aurreko bileran. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui jarduneko Presidentzia ministroa eta Soraya Saez de Santamaria PPren Kongresuko bozeramailea berriro bilduko dira gaur Gobernuan botere aldaketa egiteko prozesuan aurrerapausoak emateko, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

PPk gehiengo osoz hauteskundeak irabazi ondoren, asteazkenean bildu ziren lehen aldiz buruzagi popularra eta sozialista. Jarduneko Gobernuak eskuartean duen informazio guztia eman nahi dio Mariano Rajoy buru duen alderdiari, izan ere, PPk lehenbailehen hartu nahi ditu neurri ekonomikoak eta horretarako, informazio asko jaso nahi du Rajoy presidente izendatzerako.

Aipatu iturriek azaldu dutenez, Gobernuak PPk eskatzen dion informazio guztia emango dio eta Gobernuaren ekintzak adostuko dituzte, egungo Gobernuak oraindik hilabeteko lana baitu aurrean eta Europako Kontseiluetan izan beharreko jarrera adostu nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea