Politika -

KORONABIRUSA

Anoetako zinegotzi bat kargugabetu du EH Bilduk, osasun neurriak urratzeagatik

Koalizioak azpimarratu duenez, "zero tolerantzia" du osasun publikoa arriskuan jar dezaketen portaerekin.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Tolosa Anoetako zinegotzia kargugabetu du EH Bilduk, koronabirusaren hedapena geldiarazteko helburuarekin ezarrita dauden osasun neurriak "behin baino gehiagotan" hausteagatik.

"Zero tolerantzia" duela azpimarratu nahi izan du koalizioak, osasun publikoa arriskuan jar dezaketen portaerekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoako albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea EH Bildu Gaurko titularrak Eguneko albisteak Osasun albisteak Koronabirusaren olatua gaur