Politika -

Hauteskundeen balorazioa

Aralar: 'Rajoyk bere alderdiaren interesak soilik ordezkatzen ditu'

Aralarren ustez hemendik aurrera "Estatuarekin norgehiagoka demokratikoaren aroa" hasten da.

Rebeca Ubero eta Dani Maeztu Aralarreko buruzagiak. Argazkia: EFE
Rebeca Ubero eta Dani Maeztu Aralarreko buruzagiak. Argazkia: EFE
Rebeca Ubero eta Dani Maeztu Aralarreko buruzagiak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk, Amaiur, alderdiekin izango duen bileretatik at uzteko erabakiaz kexatu da Aralarreko koordinatzaileordea, Dani Maeztu. "Soilik PPren interesak begiratzen ditu eta bere alderdiaren alderik gogorrenari bidaltzen dio mezua", adierazi du.

Hauteskundeen ostean, egoera politikoa aztertzeko asmoz hitz egin du Maeztuk. Rajoyk alderdi guztiekin izango dituen bileretatik Amaiur at uztea erabaki du, eta horren harira, "espainiarrek arazo bat izango dute, ez dute Gobernuko Presidente bezala estatu-politikaririk izango", adierazi du. "Rajoyk ez ditu 7 parlamentariak kanpoan uzten, demokratikoki bozkatu duten 300.000 lagun baizik. Ez du egoerak eskatzen duen bezala jokatu, eta iritziz aldatzea espero dugu".

Rajoyk Amaiurrekin bilduko ez dela esan duen bitartean, Erregek bilerara gonbidatzea "paradoxikoa" dela argudiatu dute.

Kongresuan Amaiurreko zazpi diputatuek egingo duten lanaren inguruan, Maeztuk esan du "ardurarekin" jokatuko dutela, eta orain "Estatuarekin norgehiagoka demokratikoaren aroa" hasten dela. Aro horren helburua "bakearen prozesua amaieraraino eta euskal gizartearen eskubideen aitorpenera eramatea da, gizarteko aniztasuna kontuan hartuta", esan dute.

Hauteskunde hauetan, "aldaketa politikora eramateko" euskal gizarteak indar independentisten eta ezkertiarren batasuna "saritu" duela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea