Politika -
TATek deituta
'Tortura eta inpunitatea'ren aurkako protesta egin dute Iruñean
Martxa 'Torturarik ez. No a la impunidad' lelopean egin dute. Bertan mila pertsona baino gehiago bildu dira eta "Torturarik ez" eta "Aquí se tortura como en la dictadura" leloak oihukatu dituzte.
Erredakzioa
Mila pertsona baino gehiago bildu ditu Iruñean Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) deitutako manifestazioak. Bertan "tortura eta inpunitatea"ren aurka protesta egin eta Auzitegi Gorenak Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik zigortutako guardia zibilak absolbitzea gaitzetsi dute.
Martxak Aralar, EA, LAB, Etxerat eta bestelako elkarteen babesa izan du. 17:30ean hasi da Golem Zineetan eta 18:30ean amaitu da Sarasate pasealekuan.
Manifestarien artean Sabino Cuadra Amaiurreko hautetsia eta Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramailea izan dira, besteak beste.
Manifestazioaren buruan Igor Portu eta Mattin Sarasolaren senideak izan dira, Mikel Zabalzaren arreba eta TATeko kideekin batera. Pankartan manifestazioaren leloa zeramaten idatzita: 'Torturarik ez. No a la impunidad'. Bildutakoek "Torturarik ez" eta "Aquí se tortura como en la dictadura" leloak oihukatu dituzte.