Politika -

Osoko bilkura

Aurrekontuetan eta 'opor fiskaletan' adostasuna eskatu du De Andresek

"Opor fiskalak" hizpide hartuta, Arabako ahaldun nagusiak, Javier de Andresek, Europako Batzordeak eskatu duen isuna betez gero, Arabak kaudimen-gabezia izango lukeela ohartarazi zu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ahaldun nagusiak, Javier de Andresek, oposizioko taldeei deia egin die, denen artean aurrekontuen eta "opor fiskalen" inguruan adostasun batera iristeko.

Arabako Batzar Nagusiek politika orokorreko osoko bilkura egin dute; ahaldun nagusi bezala de Andresek egin duen lehena izan da.

Horren lehen hitzak egungo egoera politikoaren aurrean gizarteari konfiantzazko mezu bat emateko izan dira. "Indarkeria gainditu dugu eta gizarteak ez die ez terroristei ez horiei lagundu dietenei ezer zor", adierazi du.

Ekonomian, "zuhurtzia eta doitze neurriak" proposatu ditu. 2012ko aurrekontuak aurrera ateratzeko alderdi guztiei eskua luzatu die, izan ere, bere alderdiko 16 batzarkideak ez dira nahikoak. PSE-EEren laguntzarekin (9 eserleku) ere ez dute nahikoa izango EAJk, Bilduk eta EBk euren bozak batzen badituzte (26 eserleku).

90eko hamarkadan hiru aldundiek "opor fiskalak" izenaz ezagutu diren laguntzak (enpresa berriei hamar urtez sozietate zerga salbuestea erabaki zuten) Europako Batzordeak legez kanpokotzat jo eta ordaindu gabe utzitakoa interes eta guzti itzuli beharra ebatzi izanak, de Andresen hitzetan, eragin larria izango du Arabako enpresetan, kaudimengabezia eragingo baitu.

Arabako ahaldun nagusiak, Javier de Andresek, oposizioko taldeei deia egin die, denen artean aurrekontuen eta "opor fiskalen" inguruan adostasun batera iristeko.Arabako Batzar Nagusiek politika orokorreko osoko bilkura egin dute; ahaldun nagusi bezala de Andresek egin duen lehena izan da. Horren lehen hitzak egungo egoera politikoaren aurrean gizarteari konfiantzazko mezu bat emateko izan dira. "Indarkeria gainditu dugu eta gizarteak ez die ez terroristei ez horiei lagundu dietenei ezer zor", adierazi du.Ekonomian, "zuhurtzia eta doitze neurriak" proposatu ditu. 2012ko aurrekontuak aurrera ateratzeko alderdi guztiei eskua luzatu die, izan ere, bere alderdiko 16 batzarkideak ez dira nahikoak. PSE-EEren laguntzarekin (9 eserleku) ere ez dute nahikoa izango EAJk, Bilduk eta EBk euren bozak batzen badituzte (26 eserleku).90eko hamarkadan hiru aldundiek "opor fiskalak" izenaz ezagutu diren laguntzak (enpresa berriei hamar urtez sozietate zerga salbuestea erabaki zuten) Europako Batzordeak legez kanpokotzat jo eta ordaindu gabe utzitakoa interes eta guzti itzuli beharra ebatzi izanak, de Andresen hitzetan, eragin larria izango du Arabako enpresetan, kaudimengabezia eragingo baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak