Politika -

Eusko Legebiltzarra

EH Bilduk Sagardui gaitzestea eskatu du pandemiaren kudeaketagatik

Txertaketa kanpainan izan den "kontrol eza" eta Basurtuko eta Santa Marinako zuzendari ohien txertaketaren inguruan esandako "gezurrak" kritikatu ditu bereziki koalizioak.

Sagardui txertoak zaintzen Txagorritxun. Argazkia: Irekia
Sagardui txertoak zaintzen Txagorritxun. Argazkia: Irekia
Sagardui txertoak zaintzen Txagorritxun. Argazkia: Irekia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Gotzone Sagardui Osasun sailburua gaitzestea eskatu dio Eusko Legebiltzarrari txertaketa kanpainean izan den "kontrol eza" eta Basurtuko eta Santa Marinako zuzendari ohien txertaketaren inguruan "gezurrak" esatea egotzita.

Koalizio abertzaleak ez legezko proposamen bat sartu du Gasteizko Ganberan eskaera horrekin, une honetan herritarrek "konfiantza" izan behar dutelako, "inoiz baino gehiago", osasun agintariengan, eta sailburua "gaitasungabetuta" geratu delako "bere jarreragatik".

"Sagardui andereak sinesgarritasun guztia galdu du osasun larrialdiaren kudeaketaren buru izateko", adierazi du EH Bilduk ekimena argudiatzerakoan. Horren harira, "txertaketa kanpainaren kontrol eza oso handia" dela gaineratu du.

Koalizioaren arabera, sailburuak gezurra esan zuen Legebiltzarrean Basurtuko eta Santa Marinako zuzendari ohien txertaketari buruz galdetu ziotenean.

EH Bilduren eskaera gaur izapidetu du Legebiltzarreko Mahaiak, aurreko astean Iñigo Urkullu lehendakariari, arrazoi berdinengatik, Sagardui kargugabetzea eskatzeko ez legezko proposamena atzera bota ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak