Politika -
Auzitegi Gorena
Fiskaltzak Blanco ikertzeko eskatu dio Gorenari
Auzitegi Gorenak Jose Blanco jarduneko Sustapen ministroa ikertzeko eskumena duela aitortzea eskatu du Fiskaltzak. 'Campeon operazioa' deiturikoa Lugoko Epaitegi bat ari da aztertzen.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Jose Blanco jarduneko Sustapen ministroa ikertzeko eskumena duela aitortzea eskatu du Fiskaltzak. ‘Campeon operazioa’ deiturikoa Lugoko Epaitegi bat ari da aztertzen.
Ministerio Publikoak agiri batean azaldu duenez, txosten bat aurkeztu diote Auzitegi Gorenari Blancoren jardueran eroskeria eta eragimen-trafiko zantzuak daudela azalduz eta Estela San Jose Lugoko Auzitegiko epailearen argudioak babestuz.
Era berean, fiskalak instrukzio epaile bat izendatzea eskatzen du, ministroak bi enpresariri mesedeak egin ote zizkien jakiteko.
Auzitegi Gorenak azaroaren 11n eskatu zion Lugoko Epaitegiari Blanco ikertzeko arrazoirik ba ote zegoen eta Gorenak berak eskumena ote duen argitzeko.