Politika -
Bizkaiko 'Herri Bilguneak'
ETAko presoen aldeko martxa deitu dute abenduaren 5erako Durangon
Bizkaiko Herri Bilguneen ordezkariek salatu dute ez dela "aurrerapausorik" izan presoen egoeran.
Erredakzioa
Bizkaiko 'Herri Bilgune'etako (ETAko presoen aldeko elkarteak) ordezkariek manifestazio bat deitu dute abenduaren 5eako Durangon, "Aministiaren bidean, kaleak bete, kartzelak hustutzeko" lelopean, eta presoen egoera "bidegabearekin" konpromisoa hartzeko dei egin diete herritarrei.
Manifestazioa gaur goizean Bilbon egindako manifestazio batean aurkeztu dute.
Eneko Abasolo eta Itsaso lvarez bozeramaileek mobilizazioen beharraz ohartarazi dute, ez baitute "aurrerapausorik" atzematen presoen egoeran. Horrenbestez, Bizkaiko hainbat herritan sortutako Herri Bilguneetan parte hartzea eskatu dute.
Abasoloren eta Ivarezen esanetan, "gatazka konpontzeko prozesuan" beharrezkoa da "begiradak gatazkaren sustraietara eta ondorioetara eramatea", tartean ETAko presoan.
"Aministiarako bidean, espetxe politika gatazka politikoaren gakoetara eraman beharra dago, eta Irlandako eta Hegoafrikako ikasgaiak ikasi, bertan presoek zeregin funtsezkoa izan baitzuten", gaineratu dute.
Presoen egoera "agenda politikoan" dagoen arren, egungo espetxe politikak "oinarrizko eskubideak urratzen" jarraitzen duela salatu dute, eta Txus Martin presoaren "egoera ulertezina" aipatu dute, "oso larri" baitago.
Hori horrela, gaixo dauden preso guztiak aske uztea exijitu dute.