Politika -

Europar Batasuna

Europarlamentuari bidalitako txostenak Puigdemonti immunitatea kentzea proposatzen du

Puigdemont, Comin eta Ponsati auzipetzeko gertakariak eurodiputatu izan aurretik gauzatu zituztela eta ez zutela europarlamentari jarduerarekin loturarik azaldu dute txostenean.

Puigdemont, Europako Parlamentuan. Argazkia: Efe
Puigdemont, Europako Parlamentuan. Argazkia: Efe
Puigdemont, Europako Parlamentuan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamenturako Gai Juridikoen Batzordeari helarazitako txostenak aholkatu du immunitatea kentzea Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati JxCaten europarlamenariei, Espainiako Justiziak 2020ko hasieran abian jarritako prozesuan harira.

Efe albiste-agentziak Parlamentuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez, horixe jasoko dute hiru eurodiputatu kataluniarren immunitateari buruzko txostenean, datorren astelehenean Gai Juridikoen Batzordearen aurrean aurkeztuko dituzten horietan. Asteartean izango da bozketa, erakunde berean.

Iturri horien arabera, txostenak defendatzen du Puigdemont, Comin eta Ponsati auzipetzeko gertakariak eurodiputatu izan aurretik gauzatu zituztela eta ez zutela europarlamentari jarduerarekin loturarik, beraz, Euroganberak ezin duela atzera bota immunitatea kentzeko eskaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Nazioartea Europar Batasuna Kataluniako erreferenduma Europa Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Europako Parlamentua