Publizitatea
Itxi

2021/02/19

10:15

Politika

Katalunia

Gobernu "independentista eta ezkertiar" baten alde egin du ERCk

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

CUPek, bestalde, baldintzak jarri ditu JxCatekin balizko akordioak lortzeko negoziazioan: segurtasun politikek "180 graduko aldaketa" ematea eta Miquel Samper Barne kontseilaria ordezkatzea.

  • Pere Aragones (ERC)

    Pere Aragones (ERC). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ERCk bilera egin zuen atzo otsailaren 14ko hauteskundeetako emaitzak aztertzeko, eta argi utzi zuen gobernu independentista eta ezkertiar baten alde egingo duela.

Ohar batean, aipatu alderdiak azaldu zuen igandean hautatutako 33 diputatuak biltzen ziren lehenengo aldia zela. Hitzordu horrek helburu zuen "legealdia bideratzea eta bozetako emaitzak aztertzea".

Ildo horretan, nabarmendu zuen independentismoak indarra hartu duela, eta ERCren lidergoa nagusi dela. Izan ere, botoen % 50 gainditu dute independentistek, hau da, "82 diputatu daude erreferendumaren eta amnistiaren alde". Halaber, azpimarratu zuen alderdi horrek une historikoa bizi duela, gaur egun dituen 33 diputatuetatik 17 emakumeak direlako.

CUPek negoziazioa baldintzatu du

CUPek, baina, baldintzak jarri ditu JxCatekin balizko akordioak lortzeko negoziazioan: segurtasun politikek "180 graduko aldaketa" ematea eta Miquel Samper Barne kontseilaria ordezkatzea.

Asteazkenean ERC alderdiko ordezkariekin bildu ostean, CUPek JxCatekin hitz egin zuen ostegunean, Pablo Hasel rap musikariaren espetxeratzeagatik Katalunian piztutako polemika betean.

Ohar batean, CUPek aurreratu zuen zera eskatu ziola JxCati: manifestarien aurkako "errepresioarekin" bukatzea eta segurtasun politiketan "180 graduko aldaketa" ematea. Baldintza horiek bete ezean, negoziazioak bertan behera uzteko mehatxua egin zuen CUPek.

"Generalitatearen politiken aldaketa sakona nahi dugu datorren legegintzaldiari begira, eta egungo egoera konpontzeko berehalako aldaketak ere nahi ditugu", adierazi zuten ordezkariek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena