Politika -

65. artikuluaren erreforma

Baliteke ANk antolatutako krimena epaitzea, ETA desagertu ostean

Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusiaren esanetan, ETA desagertzen baldin bada, "ezinbestekoa" izango da auzitegi hau erreformatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusiak adierazi duenez, ETA desagertzen baldin bada, "ezinbestekoa" izango da auzitegi honen erreforma egitea, antolatutako krimenaren aurkako eskumenak handitzeko asmoz.

Kataluniako Segurtasun Publikoko Institutuan izandako Antolatutako Krimenari buruzko Jardunaldietan azaldu duenez, "ezin gara ETAren desagerpenaren gainean baikorrak izan". Halaber, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 65. artikulua erreformatzea eskatu du berriro, antolatutako krimenaren barnean narkotrafikoa eta txanponen faltsutze bezalako balizko delitu kopuru gehiago aurreikusteko.

Zaragozaren ustez, artikulu hau "zaharkituta" dago eta, behin ETA desagertuta, ez dituelajo antolatutako krimenarekin lotutako balizko hainbat delitu hartzen, esaterako, gizakien salerosketa eta diruaren zuriketa.

Zaragozaren aburuz, honako hauek dira antolatutako krimenaren aurka borrokatzeko oinarriak: nazioarteko epaileen kooperazioa, ikerketen eta epaitegien espezializazioa eta ondareen konfiskazioaren erregulazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea