Politika -
Radio Euskadi
EAJk adierazpen askatasunaren inguruko "itun handi bat" eskatu du
EH Bildurentzat, Pablo Hasel espetxeratzea "gehiegikeria" da, eta Elkarrekin Podemosek protesta baketsuak "kriminalizatzea" kritikatu du. PSEk eta PPk erabaki judiziala defendatu dute.
EITB Media | Agentziak
Pablo Hasel raperoaren kontrako espetxe zigorrari buruz hitz egin dute legebiltzarkideek Radio Euskadiko "Parlemento en las Ondas" tertulian. Hasel bederatzi hilabeteko kartzela zigorra, sei urteko inhabilitazioa eta 30.000 euroko zigorra jarri diote terrorismoa goratzeagatik eta Koroari iraintzeagatik abestietan eta Twitterren, baita erabaki horren kontrako protesta biolentoak ere.
Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkidearen ustez, beharrezkoa da "itun handi bat" adierazpen askatasunari "limiteren bat jarri behar zaion" ikusteok, eta uste du gai horretan "Espainiar Estatuak defizit demokratiko bat daukala". Era berean, jeltzaleak deitoratu du eskubide hori defendatzeko indarkeria erabiltzea.
Adierazpen askatasuna, bestalde, "bere momentuan PPren gehiengo absolutuaren bidez dago arautua, eta hori murriztearen aldeok giro politiko bat ezarri zuen. Berdin zait artista bat edo herritar bat den, ez litzatekeelako alderik egon behar adierazpen askatasunean", gehitu du.
"Adierazpen askatasuna defendatzen saiatzea kristalak apurtuz edo egunkari bateko egoitzari su ematen saiatuz oso kontraesankorra da", esan du.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidearentzat, Pablo Haselek bizitakoa "gehiegikeria" da, eta kritikatu du "Poliziaren, Auzitegi Nazionalaren eta epaitegien joera ideologikoa".
Bere ustez, gertatutakoa "gehiegikeria" eta "eskandalua" da "demokratikoki", baita "adierazpen askatasunaren kontrako eraso onartezina" ere.
Zentzu horretan, EH Bilduren babesa adierazi die "modu baketsuan egiten diren mobilizazio guztiei", eta esan du "gizartearen nolabaiteko eztanda" egon bada, hori dela "gazteriaren ondoezaren eta nekearen" erakuslea, "azken urteetan oso gaizki pasatzen ari den taldea baita, krisiak eta prekariotasunarekin".
PSE-EEko bozeramaile Eneko Anduezak esan duenez, "gauza bat da adierazpen askatasuna eta beste gauza desberdina esan dituen astakeriak"; raperoak "aurrekari penalak zituen adierazpen askatasunarekin zerikusia ez duten kontuengatik".
Anduezak zalantzan jarri du "arrazoizko mugen barruan sartzen den pertsona batek nahi izatea Patxi Lopez lehendakariaren autoan bonba bat eztanda egitea".
David Soto Elkarrekin Podemos-IU legebiltzarkideak esan duenez, bere koalizioak "zalantzarik gabe" gaitzesten ditu protesta batzuetan sortu diren "indarkeria egoerak".
Adierazpen askatasunari dagokionez, Zigor Kodea erreformatu behar dela esan du Sotok, "Haselen letrak" ontzat ala txartzat hartu arren. "Niretzat, horietako asko labaingarriak dira", esan du. "Ez gara bat etorri behar manifestazio politiko eta baketsuak kriminalizatzen saiatzen direnekin eta horiek indarkeriarekin lotzen saiatzen direnekin", bukatu du.
Carmelo Barrio PP+Cs taldeko bozeramailearentzat, adierazpen askatasuna "Konstituzioan babestutako printzipioa" da, eta Espainia "adierazpen askatasun egoera onena duten herrialdeen artean dago". "Gure askatasunaren parte da, eta hori daukagun berme bat da", esan du.
Behin hori esanda, Bariok gehitu du Hasel "zigortuta eta berriz zigortuta" dagoen "ohiko gaizkilea" dela. "Zigor bilduma bat dauka, gorrotoaren txapelduna da", esna du. Horregatik, uste du "berri ona" dela bera bezalako norbait "legeek neutralizatuta" egotea.