Politika -

Ustezko trafiko-droga delitua

Sierra Leonan atxilotu dute Francisco Paesa agente sekretu ohia

Diplomatiko ohia Lungiko nazioarteko aireportuan aurkitu eta atxilotu dute, bidaiaren helburua droga-trafikoa zelakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Paesa agente sekretu ohia Sierra Leonen aurkitu dute eta, ilobarekin zihoala, Lungi nazioarteko aireportuan atxilotu du Poliziak, bidaiaren helburua droga-trafikoa zelakoan, Cadena Ser irrati-kateak jakinarazi duenez.

Dirudienez, Paesak Sierra Leonako agintarie esan dienez, "noizean behin egiten dut lan nazioarteko finantza operazioetan aholkulari gisa eta bidai honen helburua zen, Frantziako abokatu baten izenean, aintzinateko lurrin botila batzuk eta Txinako urrezko maskara batzuk egiaztatzea".

Cadena Ser irrati-katearen arabera, Atzerri Gaietarako Espainiako Ministerioak uste du agente sekretu ohiak urre salmenta bat burutzeko asmoz zegoela Sierra Leonan baina droga-trafiko operazio baten parte hartzeko helburua zuela ere ez dute orandik baztertu.

2004. urtetik Francisco Paesa Sanchez Barne Ministerioko diplomatiko ohia eta agente ohia ez dago Interpolen lagun bilatuenen zerrendan, Luis Roldan Guardia Zibileko zuzendari ohiak egindako dirutza ustez ezkutatzeagatik Madrilgo epaile batek bere aurka ezarritako nazioarteko atxiloketa agindua bertan behera geratu zelako. 2011ko martxoan auzitegian zegoen helegite hura baliorik gabe geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea