Politika -
Ertzaintzaren birmoldaketa
Ertzaintzak lana egokitu du Euskadik bizi duen aro berrira moldatzeko
“53. Instrukzioa” erreformatzeak segurtasun neurriak gaurkotu ditu eta erabakiak hartzerakoan agenteen parte-hartzea handitu du
Erredakzioa
ETAk bere ekintza terroristak behin betiko amaitzea iragarri eta gero Euskadin gaur egun bizi den egoerak Ertzaintzari bere baliabideak berriz egokitzeko aukera eman dio, delinkuentzia mota guztien kontrako borrokan horiei probetxu hobea ateratzeko.
“53. instrukzioa” edozein gertaeraren aurrean Ertzaintzaren jarduteko prozedura guztiak barrutik zehazten dituen araua da.
Aldaketa honek bi helburu nagusi ditu: batetik, Ertzaintzaren errekurtsoak EAEn bizi den aro berrira moldatzea, eta bestetik, agenteen partehartzea areagotzea.
Lehen helburuariAzken hilabeteotan, Ertzaintzaren unitate batzuk bere jarduerak beste zeregin batzuetara bideratzen hasi dira jada, premisa horiei jarraituz. Laguntza Unitatea, esate baterako, orain arte terrorismoak zuzenean mehatxatutako pertsonen segurtasuna handitzeko ardura esklusiboa izan duena, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko kontrazaintza lanetan ere hasi da. Horien lana zeregin horietara bideratu dutenetik epaileen urruntze-aginduak hautsi dituzten zenbait gizonezko atxilotu dituzte dagoeneko eta mehatxatutako emakumeen segurtasun maila, benetakoa eta sumatutakoa, nabarmen handitu da.
Bigarren helburuari dagokionez, euren segurtasunaren gaineko erabakietan ertzainen parte-hartzea handitzeari dagokionez, gaur onartutako testuak Instrukzioa aldatzeko agente guztien inplikazio handiagoa jasotzen du, eta baita azkartasun handiagoa ere segurtasunarekin lotutako erabakiak hartu eta aginte eskalaren bidez zabaltzerakoan. Horretarako, “53. Instrukzioaren Batzordea” sortu da Ertzaintzaren unitate guztietan; kide guztien parte-hartze, proposamen eta iradokizun guztiak jaso eta, Unitate eta Alorretako Kontseiluen bidez, Zuzendaritza Operatibo eta Segurtasun Sailburuordetzara helarazteko, aldaketak ahalik eta epe motzenean praktikan jartzeko.