Politika -

Kartzela politika

Arartekoari kartzela politikan aldaketak eskatzeko esan dio Etxeratek

"Zigorra bete duten" presoak aske uzteko eta eta "bi herenak edo hiru laurdenak bete dituztenen behin behineko askatasuna" ere eskatu dio Arartekoari Etxeratek.

Etxeratek igandean egin zuen batzar orokorra. Argazkia: Efe
Etxeratek igandean egin zuen batzar orokorra. Argazkia: Efe
Etxeratek igandean egin zuen batzar orokorra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuari kartzela politikan aldaketak eskatzeko esan dio Iñigo Lamarka Arartekoari Etxerat euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak.

Donostian bildu dira Arartekoa eta Etxerateko kideak eta bileraren amaieran, Mattin Troitiño elkarteko bozeramaileak, egindako aldarrikapenak azaldu ditu. Besteak beste, "dispertsioarekin" amaitzeko eta "eskubide zibil eta politikoak bermatzeko".

Bestalde, "zigorra bete duten presoak" aske gelditzea eta "bi herenak edo hiru laurdenak bete dituztenei behin behineko askatasuna ematea" ere eskatzeko esan diote Lamarkari, baita "egoeraren balorazio publikoa" egitea.

Troitiñok esan du Lamarkak bi hilabete barru beste bilera batera deitu dietela, Gobernu berria osatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea