Politika -

Heriotza

Rafael Gurrea hil da, UPNko erreferente eta Nafarroako Parlamentuko presidente ohia

80 urterekin zendu da, Nafarroako politikan ibilbide luzea eginda. Miguel Sanzen aldamenean Nafarroko Gobernuko presidenteorde izan zen.

Rafael Gurrea, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Rafael Gurrea, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Rafael Gurrea, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Gurrea Indurain, Nafarroako Parlamentuko presidente ohia, Foru Gobernuko presidenteorde ohia eta UPNren ibilbidean garrantzia handia izan zuena, hil egin da gaur 80 urte zituela.

Gurrea Irunberrin jaio zen 1940ean, eta Nafarroako Parlamentuko presidente izan zen 2003tik 2007ra. Horren aurretik, Burlatako alkate izan zen politikari ekin zionean. UCDko afiliatu izan bazen ere, alderdia desegin zenean UPNra jo zuen. Alderdi horrekin iritsi zen kontseilari eta Gobernuko presidenteorde izatera, Miguel Sanz presidente zela.

Gainera, UPN barruan, Rafael Gurrea idazkari nagusi eta alderdiaren presidenteorde ere izan zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua